The Pogues

The Pogues
The Pogues musika talde irlandarraren 2006ko emanaldia
Datuak
EzizenakPogues Mahone, (Póg Mo Thóin: "Musuka Ezak Nire Ipurdia")
JatorriaKingcross, London, Ingalaterra.
Nahiz eta kideetako batzuk irlandarrak izan gehiengoa ingeles-irlandar jatorrikoak dira
Musika motaIrlandar Rocka
Irlandar Punka
Folk Punka
Zeltiar Punka
Urteak1982 - 1996
2001 - 2014
Produkzioa
Taldekideak
Shane MacGowan
James Fearnley
Spider Stacy
Jeremy 'Jem' Finer
Andrew Ranken
Philip Chevron
Terry Woods
Darryl Hunt

Kide ohiak edo gonbidatuak:
Cait O'Riordan
Joe Strummer
Jamie Clarke
Dave Coulter
James McNally
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
The Poguesen webgune ofiziala
IMDB: nm0688290 Facebook: Poguetry Twitter: poguesofficial Instagram: thepoguesofficial MySpace: thepoguesofficial Youtube: UCvfcW8XVa2Kj802P4l302Yw Spotify: 2wzMOQwNT6ZvVB4amvhFAH iTunes: 123635842 Last fm: The+Pogues Musicbrainz: d41a6875-b626-4c0f-89a1-aecb643d29ff Songkick: 536557 Discogs: 253234 Allmusic: mn0000489876 Deezer: 1435 Edit the value on Wikidata

The Pogues irlandar eta ingeles nahasketa duen musika taldea da. Batez ere irlandar musika herrikoia jo izan dute, baina bestelako musika moten ageriko eragina ere badute: punka, rocka eta jazza. 1980. hamarkadaren hasieran Londresko Kingcross auzoan sortu ziren.

Punkaren agerpenaren ondorengo urteetan sortu ziren, beharbada horrexegatik euren musika bi zati berdinetan punk musika eta irlandar musika herrikoian erdibiturik dago. Taldearen hasierako eta jatorrizko izena Pogue Mahone zen, irlanderazko Póg Mo Thóin esaldiaren ingeles ahoskera, euskaraz Musuka Ezak Nire Ipurdia esan nahi du, garaiko punk taldeen izenburu probokatzaileen antzera. Sorrerako taldeko hiru kideek (Jem Finer, Spider Stacy eta Shane MacGowan) irlandar musika giroko disko zaharrak entzun ohi zituzten eta abesti herrikoi horien euren bertsioak moldatzea erabaki zuten. Azkenik beren lehendabiziko diskoa argitaratu eta diskoetxeak beren aurreneko taldearen izena The Pogues soilera laburbiltzea derrigortu zituen.

Talde honek berehala sekulako festazale eta mozkorti ospea bereganatu zuen, musika giroan beren lekua egitea lortu zuten, ez euren musikarengatik bakarrik, baita kontzertuetan zehar sortzen ziren liskarrengatik eta taldeko kideek diskoetxearekin zituzten etengabeko hika-mikengatik. Beren abeslari eta buru zen Shane MacGowanen alkoholzaletasuna era arriskutsuan areagotzen ari zenez zenbait desintoxikazio zentrotan sarrarazi zuten. Garai hau izan zen euren disko ospetsuenak kaleratuko zituzten aldia. Aldi oparo honek Hell's Ditch (1990) diskoa kaleratu arte iraun zuen.

1991an, Estatu Batuetara joan ziren musika biran, baina aldi hartan Shane MacGowan gabe, taldetik kaleratu baitzuten. Azken honek Shane MacGowan & The Popes taldearekin batera bere ibilbide musikal berria jorratu zuen. Bestaldetik, The Poguesek, 1991. urtean, The Clash britainiar musika talde mitikoan aritutako Joe Strummer hartu zuen abeslari gisa tarte batez, eta ondoren, Peter "Spider" Stacy finkatu zen The Pogueseko abeslari moduan. Hala, pare bat disko grabatuko zituzten, baina 1996an taldea banandu egin zen. 2001. urteaz geroztik zenbait aldiz berrelkartu ziren taldekideak eta azken kontzertua 2014. urtean eman zuten.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy